EL HOMBRE QUE CAYÓ A LA TIERRA (THE MAN WHO FELL TO EARTH)

1976 · Nicolas Roeg · Erresume Batua - Reino Unido - UK · 139 min

Atala: FANT MAISUAK


maiatzak 6 / 17:15etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Alienigena batek gizaki itxurak egin behar ditu hiltzear dagoen bere planeta salbatzeko. Baina emakume batek eta beste gizon batzuen kodiziak arazoak sortuko dizkiote.

Nicolas Roeg

Londresen jaio zen 1928an eta hiri berean hil zen joan den azaroan. Lan ibilbidea argazki zuzendari gisa hasi zuen eta lan hori egin zuen Lawrence de Arabia (1962) filmaren bigarren unitatean. Hori dela eta, David Leanek Doctor Zhivago filmaren argazkigintza nagusiaz arduratzeko aukeratu zuen, sorkuntzari buruz zuzendariarekin izandako desadostasunen ondorioz azkenean ordeztu zuten arren. Lanpostu horretan egin zuen ibilbide laburrean La máscara de la muerte roja (Roger Corman) eta Farenheit 451 (François Truffaut) daude. Lehenengo zuzendari lana 1968an egin zuen, Performance, Donald Cammell-ekin batera. Une horretatik aurrera hainbat lan etorri ziren, Walkabout (1970), Amenaza en la sombra (1973), El hombre que cayó a la tierra (1976), Contratiempo (1979), Eureka (1983) edo La maldición de las brujas (1990) lan garrantzitsuak, besteak beste.

  • Zuzendaria / Nicolas Roeg
  • Gidoia / Paul Mayersberg, Walter Tevis
  • Ekoizpena / Michael Deeley, Barry Spikings
  • Musika / John Phillips, Stomu Yamashta
  • Montaketa / Graeme Clifford
  • Aktoreak / David Bowie, Rip Torn, Candy Clark, Buck Henry, Bernie Casey, Jackson D. Kane, Rick Riccardo, Tony Mascia, Linda Hutton