AMENAZA EN LA SOMBRA (DON’T LOOK NOW)

1973 · Nicolas Roeg · Erresume Batua - Reino Unido - UK / Italia - Italy · 110 min

Atala: FANT MAISUAK


maiatzak 5 / 17:40etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

John eta Laura Baxter Venezian daude adineko bi ahizpa ezagutzen dituztenean. Horietako batek mediuma dela dio. Behin eta berriro dio duela denbora gutxi itotako Baxtertarren alabaren izpiritua ikusten duela. Laura jakin-minez dago, baina Johnek ez du ideia hori sinetsi nahi.

Nicolas Roeg

Londresen jaio zen 1928an eta hiri berean hil zen joan den azaroan. Lan ibilbidea argazki zuzendari gisa hasi zuen eta lan hori egin zuen Lawrence de Arabia (1962) filmaren bigarren unitatean. Hori dela eta, David Leanek Doctor Zhivago filmaren argazkigintza nagusiaz arduratzeko aukeratu zuen, sorkuntzari buruz zuzendariarekin izandako desadostasunen ondorioz azkenean ordeztu zuten arren. Lanpostu horretan egin zuen ibilbide laburrean La máscara de la muerte roja (Roger Corman) eta Farenheit 451 (François Truffaut) daude. Lehenengo zuzendari lana 1968an egin zuen, Performance, Donald Cammell-ekin batera. Une horretatik aurrera hainbat lan etorri ziren, Walkabout (1970), Amenaza en la sombra (1973), El hombre que cayó a la tierra (1976), Contratiempo (1979), Eureka (1983) edo La maldición de las brujas (1990) lan garrantzitsuak, besteak beste.

  • Zuzendaria / Nicolas Roeg
  • Gidoia / Allan Scott, Chris Bryant, Daphne Du Murier
  • Ekoizpena / Peter Katz, Frederick Muller, Anthony B. Unger
  • Musika / Pino Donaggio
  • Montaketa / Graeme Clifford
  • Aktoreak / Julie Christie, Donald Sutherland, Hilary Mason, Clelia Matania, Massimo Serato, Renato Scarpa, Giorgio Trestini, Leopoldo Trieste, David Tree