Presentación libro Felix J. Palma (El Abrazo del Monstruo)

Non: Bidebarrieta Kulturgunea

Noiz: Urtarrilak 24

Preestreno “Verando del 84

Non: Golem Alhóndiga

Noiz: Urtarrilak 31, 20:00

Diálogos con la literatura en el siglo XXI: “El Misterio de la Literatura

Non: Bidebarrieta Kulturgunea

Noiz: Otsailak 19, 19:30

Zinegoak. Un Couteau Dans le Coeur

Non: Bilborock

Noiz: Otsailak 20

Preestreno “Destroyer”

Non: Golem Alhóndiga

Noiz: Otsailak 21, 20:00

Zinegoak. Un Couteau Dans le Coeur

Non: Golem Alhóndiga

Noiz: Otsailak 23

Preestreno “70 Bin Ladens”

Non: Golem Alhóndiga

Noiz: Martxoak 7, 20:00

Charla de El Torres & Borja Crespo

Non: Biblioteca Foral

Noiz: Martxoak 20

Ciclo sobre Mary Shelley en BilbaoArte

Non: BilbaoArte

Noiz: Martxoak 28 eta Apirilak 2,4,9,11,16

Erakusketa “Mil gritos en la noche”

Non: Centro Municipal Abando

Noiz: Apirilak 2 – Maiatzak 15

Pedro Usabiaga komisario duen argazki erakusketa honek hirurogeita hamarreko urteetan Espainiako beldurrezko zineman lan egin zuten antzezleengana hurbiltzen da. Aurtengo Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen kartelarekin lotuta –María José Cantudo da bertan protagonista–, erakusketa honek omenaldi egin nahi dio urrezko aroa urte haietan bizi izan zuen generoari, non nahasi egiten baitziren fantasiazko zinema, destapea eta askatasun grina, gerorako edertasun handiko irudiak uzteaz gainera. Filmaketetako argazkiek, promoziorako irudiek eta garaiko eta ondorengo erretratuek osatzen dute erakusketa, platoetan edo hainbat zinemalditan eginak, besteren artean Donostiakoan, obra batean baino gehiagotan ikusi ahal izango dugunez gero.

Ágata Lys, Soledad Miranda, Ewa Aulin, Inma de Santis, Maria Perschy, María José Cantudo bera, eta Chris Mitchum, Renaud Verlay edo Espartaco Santoni antzezleak dira, besteak beste, argazki erakusketa honetako protagonistak, kontuan hartuta argazki horietako asko ezezagunak direla, Europako artxibo eta bildumetatik etorriak, eta Okendo Kultur Etxean ikusi ahal izango ditugunak.

Komisarioa: Pedro Usabiaga

Erakusketa “La Criatura de Mary Shelley”

IMG 20180902 124838Non: Bilbao Arte

Noiz: Martxoak 21 – Apirilak 17

Inaugurazioa: Martxoak 21, 19:00

Erakusketak Mary Shelleyri, garaiko fi­ gura urratzaile bezala, feminista eta zientzi-fikzioan aitzindaria eta mito eta kultura ikono bihurtutako bere izakia­ ri omenaldia egiten die. Erakusketako mota guztietako 200 objektu baino ge­ hiagoz osatzen da: eleberriaren edizioak, komikiak, jatorrizko marrazkiak, pelikulak, diskoak, horma irudiak, jostailuak, figurak eta beste gauza bitxiak.
Erakusketa Carolina Gonzalezen bildu­ man oinarritzen da, pedagogian lizen­ tziatua eta hezitzaile soziala, bere nerabe garaian eleberriaren irakurlea, betirako Frankenstein doktorearen izakiarekin li­ luratuta eta sorginduta gelditu zen gaur egun arte pertsonaiaren inguruko mota guztietako objektuak biltzen hasi zelarik.

Erakusketa “Mary Shelley: La muerte del monstruo”

Mary Shelley Portada 1 EdicionNon: La Bolsa Udaltegia

Noiz: Apirilak 1 – Maiatzak 15

Mary Shelley: munstroaren heriotza egilea eta bere izakiaren bizitza eta heriotzaren inguruko kontakizun bat da. Heriotzaren inguruko lilura viktoriarra eta hilotzak suspertzeko zientzia erabiltzeko auke­ rak piztu zuen berotasun ilunetik aurre­ ra, komikiak Mary Shelleyren psikologia konplexua heltzen du, zorigaitzezko bizi­ tza batek markatua. Erakusketak eleberri grafikoa osatzen duten jatorrizko ilustra­ zioen esposizio zabal bat barneratzen du.
Raquel Lagartos komiki marrazkilaria eta ilustratzailea da. Alreves, Anaya editorialak edo Asturiasko Printzerriko Kontseilari­ tzarekin lan egin du proiektu ezberdine­ tan eta bere lanak zinema edo komiki jaialdi ezberdinetan erakutsiak izan dira.
Julio César Iglesias, gidoilaria, bi eleberri gra­ fiko argitaratu ditu, Mary Shelley: La muerte del monstruo eta La hierba del estío, azken honetan eginiko lanagatik Raquel estatuko marrazkilari hoberenaren mailan finalista izan da 2018ko Komikiaren Kritika Sarietan.

Hitzaldia “Velada de Boxeo Literario Percy vs. Mary Ó Shelley Contra Shelley”

Inaugurazioko hitzaldia

Non: Kristalezko patioa

Noiz: Martxoak 21, 19:30

Irina Barro Vale + Jesús Palacios

Frankensteinen sorrera eta publika­ zioaren bigarren mendeurrenaren os­ pakizunetan, modernitatean oinarrizkoa eta emankorrenetakoa den eleberrie­ tako batean, Mary Shelleyren aldetik be­ netakoa, esklusiboa edo partekatua den autoretzaren inguruko zalantza handiak berpizten dira. Nahiz eta ez den berria, lanaren jatorrizko ediziotik Walter Scott bezalako kritikoek honen benetako egi­ lea Percy Shelley izan zela adierazi bait­ zuten, edo gutxienez, honen zati handi batena, John Lauritsen bezalako aditu ikonoklastek, arestiko garaietan, berri­ kuste bultzada berri bat eragin dute alde batetik eta haserrea bestetik, Germaine Greer bezalako eskarmentu handiko ja­ kintsu feministen partetik erantzuna jaso dutelarik…hondarra gertu dago, ringa prest eta kanpaia jotzear milurteko bo­ rrokaldiari hasera emateko: Shelley ver­ sus Shelley, Frankenstein, doktorea eta bere izakia, batere inpartzialak ez diren arbitro modura…Nork irabaziko du?…ira­ bazteko zer edo zer bada?

Aurkezpena “Terrorvision” y “Eroguro”

EROGURO PortadaLiburuen aurkezpena

Non: Kristalezko patioa

Noiz: Martxoak 22, 18:00

Irina Barro Vale + Jesús Palaciosen

TERRORVISIÓN (Editorial Valdemar)
Honako antologia honek, zine kritikoa eta literatura herrikoian aditua den Je­ sus Palaciosek landua, era batera ala bestera beldurrezko zinema moder­ noaren lan adierazgarrienetako ba­ tzuentzat inspirazio izan diren hamasei kontakizun biltzen ditu.

EROGURO (Editorial Satori)
Jesus Palaciosek zeremonia­maisu lanak egiten ditu eta Eroguro planetaren baz­ ter makur eta ilunetatik gidatzen gaitu, mugako erotismoa, ustelkeria fisiko eta morala, dekadentzia, itxuragabetasuna eta krudeltasunaren mundu bat, bere azken esentzian existentziaren atzealde zentzu­ gabe eta nihilista bat adierazten duena. Idazle ezberdinen taldekako lana: Jesus Palacios, Daniel Aguilar, Ruben Lardin, Iria Barro Vale, German Menendez Florez.

Frankenstein eta bere munstroaren le¬ hen agerpen zinematografikoa 1910ekoa da, zinemak nekez kontakizunak zizaka¬ tzen zituen garaikoa. Hala ere, hamabost minututan, libreki eta zehaztasun eskasa¬ rekin, Mary Shelleyren kontakizuna iru¬ dikatu zen, Prometeo moderno horrek ezinezkoa lortzen zuenaren hipotesia: bizitza sortzea.
Bere aldetik, Shelleyren eleberri goti¬ koa sustatu zuten mailegu, erantzun eta eraginak amaigabeak bilakatu dira. Bere eleberrian, besteak beste, Esquilo, Esio¬ do edo Ovidioren aztarnak ikusten dira, Prometeo eta Pigmalionen mitoen ar¬ tean gurutzeen inguruan hitz egiten da, lehen gizakiaren sorkuntza biblikoa ere, Adan, atzealdean azaleratzen da.
Baina gauza bat eleberriaren idazlea bul¬ tzatu zuen sua da eta bestea bi mende¬ tan zehar Frankensteinen munstroaren historiak imajinario herrikoiarentzat es¬ kuratzen joan den askotariko geruzak eta aztarnak. Gaur egun, hau biltzen duen guztiak barne hartu ezinezkoa dirudi. Dena dela, The Munstersetik Addams Fa- miliara; El espíritu de la colmenatik Spli- cera; Golemetik Ghost in the Shellera, mito “moderno” honen itzalak, bihotz gotikoa eta natura erromantikoa duena, bere erreinua eta deia denbora eta espazioan zehar zabaltzen du hamaika testu zinema¬tografiko eta literatur lanetan. Arte plas¬ tiko eta ar te eszenikoek ere Prometeo moderno honi ohore egin diote. Hitzordu honek, beste gauza batzuen artean, jatorriko kontakizunaren aitata¬ suna/amatasunaren duelu erretoriko bat, Mary Shelleyren mundua eta egoeraren inguruko erakusketa bi eta sei pelikulen proiekzioa jasotzen ditu.
FANTaren 25. urtemuga ospatzeko Bil¬ bao Arte Fundazioa Frankie zaharraren unibertsoan sakontzeko elkargune bi¬ lakatzen da, munstroaren bihotzera ger¬ turatzeko proposamenarekin.
Belaunaldi osoak daramatzagu doktore kutuna eta bere atsekabetutako izakia¬ ren berri izanez, bere gorabehera eta penekin; eta orain zuzenean bere itu¬ rrietatik edan duten sei titulu enblema¬ tikoetan zehar nabigatzea dugu helburu. 80 urte igarotzen dira sei pelikula hauen bitartez, genero ezberdinak, (beldurretik komediara); herrialde ezberdinak, (men¬ debaldetik ekialdera); autoretza ezber¬ dinak eta irakurketa bereziak. Denak, zentzu gehiago edo gutxiagorekin, arte ekintzaren eztabaida nuklear bat adie¬ razten dute: gizakiak denboraz gain edo harago bizi eta hau gainditzeko duen gai¬ tasuna (edo gaitasun eza).

La Novia de Frankenstein (Bride of Frankenstein)

1935 / James Whale / AEB / 73 min.

Jatorrizko pelikularen arrakastaren ondo­ ren James Whalek Universalentzat ho­ nen ondorengo bat zuzentzen du, ekaitz gau batean, Villa Diodatin, Mar y Gorwin Shelley eta Byron poetei historiaren ja­ rraipena kontatuz hasten dena. Izakia, zi­ rudien bezala, ez da sutean hil, errotako hondakinetatik ihes egin baitzuen. Pre­ torius doktoreak, Henry Frankensteinen irakasle ohiak, munstroarentzat bikote baten sorreran berarekin lan egin dezan eskatzen dio, baina honek uko egiten du. Halere Pretoriusek beste Prometeo moderno bat bihurtzeko proiektuarekin aurrera jarraitzen du eta emakume bat sortzen du jatorrizko izakiaren bakarda­ dearen lagun izan dadin. Beldurrezko zi­ nemaren historiako pelikula apartenetako bat,bere gozotasuna eta tonu dibertigarri eta ironikoarekin handitzen dena.

Martxoak 28 / 19:30

La Maldición de Frankenstein (The Curse of Frankenstein)

1957 / Terence Fisher / Erresuma Batua / 83 min.

Victor Frankenstein baroiak bere he­ riotzaren zain dago ziega batean, hain­ bat per tsonen hiletagatik salatua eta heriotza­zigorrera kondenatua. Apaiz batek bera bisitatzen du eta doktoreak, ikerketa eta esperimentazio urteen on­ doren, hilotzen hondakinetatik gizaki bat sortu zuela kontatzen dio, berari egotzi zaizkion heriotzen egilea dena. Hammer produktoreak britainiarraren beldu­ rrezko ziklo itzelari, handiki eta kolore biziz, hasera ematen dion pelikula da hau, betikotasun guztirako generoaren gorenera eramana bereziki 50 eta 60. hamarkadetako bere beldurrezko filma multzoarengatik, garrantzitsuenak Teren­ ce Fisherrek zuzenduak eta Cushing/Lee bikote protagonista zutenak. Filma haue­ tan genero fantastikoaren mito garran­ tzitsuenak eramaten dira pantailara.

Apirilak 2 / 19:30

El Jovencito Frankenstein (Young Frankenstein)

1974 / Mel Brooks / AEB / 105 min.

Frederick Frankenstein doktore gaztea, estatubatuar neurozirujau bat, bere ai­ tonak utzitako estigmatik ihes egiten saiatzen da, duela urte batzuk izaki ika­ ragarri bat sortu zuena. Baina Frankens­ teinen gaztelua oinordetzan hartu eta pausoz­pauso hilotz bat berpizteko mo­ dua adierazten duen eskuliburu zientifi­ ko arraro bat aurkitzen duenean bere munstroa sortzen hasten da. Mary She­ lleyren istorio ezagunaren bertsioa pres­ tatzeko, Mel Brooks umoristak zuzenean Universalek 30. hamarkadan egin zituen aurreko moldaketetan inspiratu zen. Funtsean James Whalen bi pelikula eta Frankensteinen semearen elementuak barneratu zituen.

Apirilak 4 / 19:00

Remando al Viento

1988 / Gonzalo Suárez / Espainia / 96 min.

Bi poeta ingeles, Mary Shelley y Lord Byron, Ingalaterratik ihes egitera bul­ tzatuak dira. Bidaian zehar Maryk bere ai­ ta­ordekoaren etxean Shelley poeta gazte eta grinatsua nola ezagutzen zuen gogo­ ratzen du, nola maitatu zuen eta nola ihes egin zuen berarekin. Byronekin Suitzan izandako hitzordu bat ere gogoratzen du. Baina batez ere 1816ko azaroko gau bat gogoratzen du, eta gau honetan zehar, bere lagunek beldurrezko istorioak kon­ tatzen zituzten bitartean, berak Frankens­ tein munstro famatua sor tu zuen. Zinema espainiarrak Frankensteinen inbertso go­ tikoan eginiko sartu­atera bakarretakoa da hau. 60. hamarkadako zinema berriak deiturikoetan sortutako zinemagile baten eskutik izan zen, Gonzalo Suarez, bere na­ zioarteko aktore­zerrendan oraindik oso gaztea zen Hugh Grant barneratu zuena.

Apirilak 9 / 19:00

Frankenstein de Mary Shelley (Mary Shelley’s Frankenstein)

1994 / Kenneth Branagh / AEB, Japonia, Erresuma Batua / 123 min.

Coppolaren Bram Stokerren Drakula­ ren ondoren (1992), Columbiak bel­ durrezko lan klasikoen moldaketekin jarraitzea erabakitzen du eta Mary She­ lleyren eleberriaren egun arteko bertsio zehatzena produzitzea erabakitzen du. Dena Artikoko izotzetan hasten da non Ipar Polora iristen saiatzen ari den itsas­ ontzi batek, Rober t Waltonek zuzendua, bakarrik dabilen gizon bat aurkitzen du. Hau erreskatatzen dutenean bere izena esan,Victor Frankenstein, eta bere histo­ ria kontatzen die, urte batzuk lehenago Genevan hasten dena. Garapen bidean zegoen Kenneth Branagh izan zen mi­ toaren eguneratze ikusgarri hau zuzendu eta protagonista izatearen arduraduna.

Apirilak 11 / 19:00

The Empire of Corpses (Shisha no Teikoku)

2016 / Ryoutarou Makihara / Japonia / 120 min.

XIX. mendean gizateriak teknologia nahi­ koa sortu du hilotzen berpiztea posible izateko. Bizitza indibiduala eta emozioak edukitzeko ezgauza, berpiztutakoak, giza­ kien partez,hainbat lanez arduratzeko pro­ gramatuak dira.Victor Frankenstein dokto­ rea, hildakoen berpizte lan iraultzailearen ondoren desagertu zena, berpiztutakoak arima izan dezan ere lortu duela uste da. Project Itohk idatzitako eleberri batean oinarritutako istorioa, Harmony eta Ge­ nocidal Organ bezala, paperetik pantailara pasa diren Itohren beste bi lan.Wit Studiok produzitutako zientzia-fikziozko abentura bat da. Ryoutarou Makiharak zuzentzen du, Haruren (2013) errealizadorea eta Full Metal Alchemist, Colorful edo Paranoia Agent bezalako proiektuen animatzailea.

Apirilak 16 / 19:00

Erakusketa “Mil gritos en la noche”

Non: Abando Udaltegia

Noiz: Apirilak 2 – Maiatzak 15

Pedro Usabiaga komisario duen argazki erakusketa honek hirurogeita hamarreko urteetan Espainiako beldurrezko zineman lan egin zuten antzezleengana hurbiltzen da. Aurtengo Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen kartelarekin lotuta –María José Cantudo da bertan protagonista–, erakusketa honek omenaldi egin nahi dio urrezko aroa urte haietan bizi izan zuen generoari, non nahasi egiten baitziren fantasiazko zinema, destapea eta askatasun grina, gerorako edertasun handiko irudiak uzteaz gainera. Filmaketetako argazkiek, promoziorako irudiek eta garaiko eta ondorengo erretratuek osatzen dute erakusketa, platoetan edo hainbat zinemalditan eginak, besteren artean Donostiakoan, obra batean baino gehiagotan ikusi ahal izango dugunez gero.

Ágata Lys, Soledad Miranda, Ewa Aulin, Inma de Santis, Maria Perschy, María José Cantudo bera, eta Chris Mitchum, Renaud Verlay edo Espartaco Santoni antzezleak dira, besteak beste, argazki erakusketa honetako protagonistak, kontuan hartuta argazki horietako asko ezezagunak direla, Europako artxibo eta bildumetatik etorriak, eta Okendo Kultur Etxean ikusi ahal izango ditugunak.

Komisarioa: Pedro Usabiaga

Erakusketa “La Criatura de Mary Shelley”

IMG 20180902 124838Non: Kristalezko patioa

Noiz: Martxoak 21 – Apirilak 27