JACK TAYLOR – “OHOREZKO FANT” SARIA

Fant Honor Jack TaylorBilboko Zinemaldi Fantastikoaren 25. edizioak, Jack Taylor (Oregon, EEBB, 1936) izenez ezaguna zen George Brown Randal antzezleari emango dio Ohorezko FANT saria, 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetan estatuko generoko zinean ezinbestekoa izan zen aurpegi amerikarra, lan mitikoetako protagonista, “La venganza de la momia” edo “El buque maldito”, besteak beste. Estatu Batuetan jaio. 50eko hamarkadaren amaieran Mexikora joan zen, eta ondoren Madrilera, 1961ean. Bertan film asko egin zituen, beldurrezkoak, batez ere.

Jack Taylorrek beldurrezko zinearen zuzendari espainiar ezagunekin egin du lan, Jesús Francorekin, Amando de Ossoriorekin, Javier Aguirrerekin, León Klimovskyrekin edo José Ramón Larrazekin, besteak beste. Europako beldurrezko zineko izar handiekin agertu da pantailan Paul Naschy, Christopher Lee, Wolf Ruvinski, Germán Robles, Howard Vernon, Lina Romay, Helga Liné edo María Rohmekin, adibidez.

FANT 25eko programazioaren barruan Diego Lópezen “Jack Taylor, testigo del fantástico” (2018) dokumentala eskainiko da. Elkarrizketa luzean zehar, antzezleak generoko zinean ezinbesteko aurpegi bilakatu zuten anekdota biografikoak eta filmak aztertzen ditu. Dokumentalak, generoaren interpretaziora emandako bizitzari buruz lehen pertsonan egindako lekukotza paregabea jasotzen du. Filma maiatzaren 2an eskainiko da, arratsaldeko 20:00etan, Kale Nagusiko BBK Aretoan. Ondoren solasaldia egongo da, eta bertan Diego Lópezek, Jack Taylorrek eta Javier G. Romerok, Quatermass aldizkariaren sortzaileak eta Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen lehenengo edizioaren sustatzaileetako batek, hartuko dute parte.

Jack Taylorrek, FANTen edizio berezi honen abiapuntua izango den ekitaldian jasoko du omenaldia. Saioa amaitzean, Kafe Antzokiak inaugurazio kontzertua jasoko du Moonshine Wagon bandarekin –21:30ean–. Inaugurazio jai horretarako sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte. Ateak 21:00etan zabalduko dira.