FRED DEKKER – “IZAR FANTASTIKOA” SARIA

Estrella Fantastico Fred DekkerFred Dekker San Franciscoko badia inguruan jaio eta hazi zen, eta bertan 8 mm-ko filmak errodatzen hasi zen 12 urte zituela. Los Angeleseko Kalifornaiko Unibertsitatean graduatu ostean, bere lan ibilbidea ondoren hiru sekuela sortu zituen beldurrezko House, una casa alucinante (1986) komedia ezagunerako istorioarekin hasi zuen. El terror llama a su puerta (1986) lehenengo film luzea idatzi eta zuzendu ondoren, umetan hainbeste maite zituen Universal etxeko munstroen filmei eskainitako omenaldiarekin jarraitu zuen: Una pandilla alucinante (1987, Shane Black-ekin batera idatzitakoa).

1991n, Denzel Washington protagonista izan zuen Ricochet thrillerrerako eta akziozko Agente juvenil komediarako jatorrizko gidoia idatzi zuen, azken hori Richard Griecorekin batera.

Fredek HBO kanaleko Historias de la cripta saileko zenbait saio idatzi eta zuzendu zituen (1989-1996) eta RoboCop 3 (1993) ere zuzendu zuen, Frank Miller komikiaren legendarekin batera idatzitakoa. 2001ean Star Trek: Enterprise telesaioaren ekoizpen kontsultore izan zen eta Shane Blackek zuzendutako Predator (2018) lanaren idazleetako bat ere izan zen. Freden lanak Drakula Kondearen Sozietatearen, Saturno Sarien, Rondo Sarien eta Bruselako Zientzia Fikziozko eta Fantasiazko Zinearen Nazioarteko Jaialdiaren aintzatespena jaso du. 2016an, odoleztatutako motozerra baten itxura duen Bruce Campbell zine jaialdiko “Groovy As Hell” sariaren lehen irabazlea izan zen.

Night Of The Creeps
Monster Squad

JUAN ANTONIO BAYONA – “IZAR FANTASTIKOA” SARIA

Estrella Fantastico Ja BayonaBartzelonan jaio zen 1975ean. Zuzendaritzan graduatu zen ESCACen (Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya) eta bertan sari asko lortu zituzten Mis vacaciones (1999) eta El hombre esponja (2002) lm laburrak egin zituen. Irakasle gisa aritu zen ESCACen bertan eta lan horrekin batera ibilbidea egin zuen publizitatean eta bideo musikaletan. Gaur egun, oraindik ere, aldian behin egiten ditu horrelako lanak.

2004an, Bayonak Sergio G. Sánchez ezagutu zuen eta hark El Orfanato lanaren gidoia eskaini zion. Filma txalo beroekin jaso zuten 2007ko Canneseko Zinemaldian eta berehala kultuko lm bilakatu zen mundu osoan. Bayonak Zuzendari Hasiberriaren Goya Saria jaso zuen eta lma urteko txarteldegiko arrakasta nagusia izan zen Estatuan.

2010ean Lo Imposible lana errodatzen hasi zen. 2012an Estatuan estreinatu zenean, historia osoko lm espainiar arrakastatsuena bilakatu zen txarteldegian, 6 milioi ikus-entzule baino gehiagorekin. Nazioarteko ibilbidean, 200 milioi dolar baino gehiago jaso zituen. Filmak Oscar Sarietarako eta Urrezko Globoetarako izendapenak lortu zituen Naomi Watts protagonistarentzat, eta J. A. Bayonak Zuzendari Onenaren Goya Saria irabazi zuen 2012an. Lo Imposible lmak kritikaren eta ikus-entzuleen aldetik lortu zuen arrakastaren ondorioz, Bayonak Kultura Ministerioak ematen duen Zinematogra a Sari Nazionala irabazi zuen 2012an.

2014an Penny Dreadful serieko kapitulu pilotua eta bigarren kapitulua zuzendu zituen Estatu Batuetako Showtime telebista katerako. 2015ean 9 días en Haití zuzendu zuen, lankidetzari buruzko lm labur dokumentala.

2016an Un monstruo viene a verme estreinatu zuen, izen bereko liburuan oinarritutako lma, bere protagonisten artean Liam Neeson, Felicity Jones eta Sigourney Weaver dituena. Berriro ere, lma Estatuko arrakastatsuena izan zen urte horretan eta 9 Goya sari irabazi zituen, Zuzendari Onenarena, besteak beste. 2017an El secreto de Marrowbone ekoiztu zuen, El orfanato eta Lo imposible lanen gidoilaria izan zen Sergio G. Sánchezek zuzendutako lehenengo lana.

2018an Juan Antonio Bayonak Jurassic World: Fallen Kingdom estreinatu zuen zuzendari gisa, Jurassic World- en bigarren partea eta Jurassic Park sagaren bosgarrena, ekoizle nagusi Steven Spielberg duena. Filma mundu osoko txarteldegietan diru gehien irabazi zuen hirugarren lma eta zinearen historiako hamabigarrena bilakatu zen, 1.300 milioi baino gehiagorekin. 2018an, baita ere, oraindik gaztea den arren, ibilbide osoaren saria jaso zuen Malagako Zinemaldian eta Ohorezko Galburua Valladolideko Zinemaldian.