ROCÍO MORENO

Malaga, 1983. Ikus-Entzunezkoen Komunikazioan lizentziatua Malagako Unibertsitatetik eta Arte Plastikoetako eta Argazkigintza Artistikoaren Diseinuko Goi Teknikaria San Telmo Arte Eskolatik. Bere argazkilari ibilbide profesionala Cánovas Antzokian hasi zuen 2004an. Horren ondoren hainbat agentziatan aritu zen, eta argazki-finko postuaren bitartez sartu zen zinean, hainbat film labur eta luzetan. 2008tik aurrera ikus-entzunezkoen arloan aritu da, hainbat lanpostutan: argazki, ekoizpen eta banaketa zuzendaritza. Europako Fantasiazko Zinemaldien Federazioko, Méliès-eko, kidea, nazioarteko begirale eta epaimahaiko kide gisa aritu da Zine Espainiarreko Malagako Jaialdian. 10 urte baino gehiago daramatza Fancine-ren, Malagako Zinemaldi Fantastikoaren ekoizpen eta programazio lanetan.

GARY SHERMAN

Zuzendari, idazle eta ekoizlea, bere ibilbidea Chicagon hasi zuen The Legend of Bo Diddley (1966) lanarekin. Ondoren, Londresera joan zen, eta 10 urte egin zituen bertan, Los Ángelesen beste 25 eta orain etxera itzuli da, telebistarako bi serierekin. Bere hamabi film luze baino gehiagoren artean, hiru klasikotzat har daitezke: Sub-humanos (1972), duela denbora gutxi, BFIk Zuzendari Amerikar batek egindako Hamar Film Britainiar Handienetakoen artean aukeratutakoa, Muertos y enterrados (1981) eta La jauria del vicio (1982). Poltergeist III (1988), Se busca vivo o muerto (1987) eta Lisa (1989) filmak ere zuzendu zituen. Network TV serieko kredituen artean hauek sartzen dira: ABCren Missing Persons (1993–1994), Poltergeist: El legado (1997) Showtime-ren eta A&Eren The First 48: Missing Persons (2011).

 

Muertos Y Enterrados

DIANA PEÑALVER

Diana Peñalverrek antzerkian hasi zuen bere antzezle ibilbidea, La Casa de Bernarda Alba eta Luces de Bohemia lanekin. Pedro Costaren El caso Almería (1984) izan zen zinean egindako zerrenda luzeko lehenengoa, eta zineko lan horien artean hauek azpimarra daitezke: Peter Jacksonen Braindead, tu madre se ha comido a mi perro (1992); Vicente Arandaren Tiempo de silencio (1986); Fernando Truebaren El año de las Luces (1986); edo Garciren Canción de Cuna (1994). Telebistan Federico García Lorcaren arreba gisa ikusi dugu poetari buruz Juan Antonio Bardemek zuzendu duen seriean.
Telebistako emakume antzezle onenaren saria irabazi zuen Fernando Colomoren Chicas de hoy en día (1991-1992) telesailean egindako lanarengatik. Nazioarteko ospea Braindead, tu madre se ha comido a mi perro (Dead Alive izenburua izan zuen Estatu Batuetako bertsioan) filmean egin zuen Paquita pertsonaiaren eskutik etorri zitzaion. Azkenengo lanak Javier Fesser, César Oliva, Wiro Berriatúa eta Eduardo Casanova zuzendariarekin egin ditu. Une honetan azken horrekin ari da Amar es para siempre telesaila grabatzen.

ARÁNZAZU CALLEJA

Aránzazu Calleja (Bilbo 1977) Arte Eder ikaslea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bibolin jotzailea Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioan. Bere musika ikasketak Bartzelonan luzatu zituen, Taller de Musics izenekoan eta Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta ondoren Bostoneko, Estatu Batuetako, Berklee College of Music ezagunean ikasteko beka jaso zuen. Borja Cobeagaren lehenengo film laburretarako musika idazten hasi zen, eta harekin egin du lan lau film luzetan, Pagafantas, No controles, Negociador eta azkeneko Fe de etarras lanetan. Haritz Zubillaga (El ataúd de cristal, She ́s lost control, Las horas muertas) eta Javier Rebollo (Txarriboda, Alaba zintzoa, Anfitrioi Berezia) zuzendarien ohiko laguntzailea da. Bere azken lanen artean azpimarragarria da Alberto Vázquezen eta Pedro Riveroren Psikonautak. Ume ahaztuak lanaren (Animaziozko Film Onenaren 2017ko Goya Sariduna eta Oscar sarien 90. ediziorako aurre aukeratutakoa) musika, eta baita bere azken bi proiektuak ere: Alejo Flahen Taxi a Gibraltar eta Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo.

 

BORJA CRESPO

Borja Crespo (Bilbo, 1971). Zine zuzendari eta ekoizle, idazle, marrazkilari eta komikigilea da. Astero idazten du El Correo egunkariko eta Vocento taldeko beste argitalpen batzuetako orrietan zineman kazetari espezializatu gisa, eta zutabeak eta erreportajeak sinatu ditu argitalpen askotan. Bideo-klipak, publizitateko iragarkiak, film laburrak eta telebistako programak zuzendu ditu. Zinearen eta komikiaren inguruko ekitaldietan aholkulari eta koordinatzaile gisa ere aritu da, eta baita kultur kudeatzaile gisa ere (une honetan GRAF, Tracking Bilbao, Getxoko Komikiaren Aretoa…). Komikien alorrean hainbat erreferentzia argitaratu ditu, eta baita zine teoriari buruzko liburuak ere. Zine eta komiki klaseak ematen ditu unibertsitateko ikastaroetan eta ekitaldietan. Arsénico P.C. eta Sayaka Producciones ekoiztetxeen kide sortzailea da Nacho Vigalondo, Koldo Serra, Borja Cobeaga eta Nahikari Ipiñarekin batera. 2014an, M. A. Martínen imaginarioan oinarritutako Neuroworld filma zuzendu, ekoiztu eta beste batekin batera idatzi zuen, jaialdi askotan parte hartuz, haien artean FANT 20an. Une honetan Bi FM kateko La Hora Caníbal irrati saioa ere gidatzen du, beste lan batzuen artean.

RUBIN STEIN

Rubin Stein (Espainia, 1982), indarra hartzen ari diren Espainiako 10 zinemagileetako bat da, VARIETYren iritziz. SGAEren Zineko Gidoi Laborategiko kidea eta unibertsitateko irakaslea, telebistako programak zuzendu ditu, operarako bideo artistikoak sortu ditu eta bideokliparen eboluzioari buruzko erakusketa baten komisario izan da, Universal-ekin eta 40Tv-rekin lankidetzan. Bere film laburrak mundu osoko 500 zinemaldi baino gehiagotan proiektatu dira eta 70 sari baino gehiago jaso ditu, Europako Urrezko Méliès sarirako izendapen bat barne. Luz & Oscuridad izeneko zuri-beltzezko suspense trilogia amaitu berri du, FANT 2018ko Epaimahaiaren Saria irabazi duen eta 2019ko Goya Sarien Fikziozko Film Labur Onenaren Sarirako izendapena jaso duen Bailaora film laburrarekin. Tin & Tina film luzearen proiektua, “Frontières” sailerako aukeratutako 10 filmetako bat da Canneseko azken Zinemaldian.