Jaitsi Oinarriak

FANT 25-SARIAK EMATEKO OINARRIAK BILBOKO ZINEMALDI
FANTASTIKOA
2019ko maiatzaren 2tik 11ra

 

Bilboko Udalak XXV. BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOA– FANT 2019 antolatu du. Jaialdia 2019ko maiatzaren 2tik 11ra egingo da. Jaialdiaren barruan, antolatzaileek SARI HAUEK emango dituzte:

  1. Sail Ofizialeko film luzerik onenen sariak.
  2. Sail Ofizialeko film luzeen gidoirik onenaren saria, Asociación de Guionistas Vascos – Euskal
    Gidoigileen Elkartearekin elkarlanean.
  3. Sail Ofizialeko zuzendari berritzaileenaren saria, FAS Zineklubarekin elkarlanean.
  4. Panorama FANTastikoa Saileko film luzerik onenaren saria.
  5. FANTrobia saria.
  6. FANT-Euskal Film Laburrak Saileko antzezpenik onenaren saria, Unión de Actores Vascos – Euskal Aktoreen Batasuna Elkartearekin elkarlanean.
  7. Sail Ofizialeko eta Panorama FANTastikoa film laburrik onenen sariak.

Horretarako ezarri dira oinarri hauek:

1. Epaimahaiaren saria eta ikusleen saria Sail Ofizialeko film luzerik onenentzat

Jaialdiko SAIL OFIZIALEAN egongo dira edukiarengatik edo gaiarengatik genero fantastikotzat jo daitezkeen, ohiko merkataritza-zirkuituetara sartzeko zailtasunak dituzten (film europarrak, asiarrak, produkzio-etxe independenteak etab.) eta Bilbon estreinatu gabe dauden film luzeak. Sail honetan sari bi egongo dira:

  • Sail Ofizialeko pelikularik onenari epaimahaiak emandako saria.
  • Sail Ofizialeko pelikularik onenari ikusleek emandako saria.

Sariok oinarri espezifiko hauen arabera emango dira:

  1. Jaialdiaren barruan, goian aipatutako ezaugarriak beteta, Sail Ofizialean proiektatzeko, antolatzaileek programatutako film luzeen artetik aukeratuko dira sarituak.
  2. Epaimahaiak Sail Ofizialeko film luzerik onenari emandako saria 3.500 €–koa izango da. Diru-kopuru horri, indarrean dauden arau fiskalekin bat etorrita nahitaezkoak diren atxikipenak aplikatuko zaizkio. Sariarekin batera ohorezko garaikurra emango da. Diru-kopuruaren erdia filmaren ekoizleari eta beste erdia zuzendariari emango zaie. Ekoizlea eta zuzendaria pertsona bera badira, sariaren kopuru osoa emango zaio. Garaikurra zuzendariari emango zaio.
  3. Ikusleek Sail Ofizialeko film luzerik onenari emandako saria pelikularen zuzendariarentzat izango da; ohorezkoa izango da. Garaikurra emango zaio baina dirurik ez.
  4. Sariak ezin dira ex aequo eman eta ezin dira eman barik geratu.
  5. Epaimahaiak film luzerik onenari ematen dion sariaren irabazlea aukeratzeko, adituen epaimahaia arituko da. Adituak Jaialdiko Zuzendaritzak proposatuko ditu eta Bilboko Udalaren Kulturako Zinegotziak izendatuko ditu.
  6. FANT Jaialdiko Epaimahaiko kideen kopurua ez da hiru baino gutxiago izango eta beti izango da bakoitia.
  7. Epaimahaiak idazkari bat izango du. Jaialdiko Zuzendaritzak izendatuko du, eztabaidetan parte hartuko du baina ez du botorik izango.
  8. FANTeko Epaimahaiak barneko arautegi bat ezar dezake, Jaialdiko Zuzendaritzarekin bat etorrita.
  9. Epaimahaiaren erabakia behin betikoa izango da eta ezin izango da eztabaidatu.
  10. Ikusleek Sail Ofizialeko film luzerik onenaren saria emateko Sail Ofizialeko saioetan egondako ikusleek erabakiko dute zein den film luzerik onena. Boto haztatuen kopururik handiena duen film luzeak irabaziko du saria.

2. Sail Ofizialeko film luzeen gidoirik onenari Asociación de Guionistas Vascos – Euskal Gidoigileen Elkarteak emandako saria

Euskal Gidoilarien Elkarteak izendatutako adituek osatutako epaimahaiak erabakiko du Sail Ofizialeko film luzeen gidoirik onena zein den. Saria pelikularen gidoilariarentzat, ohorezkoa, izango da, garaikurra emango zaio baina dirurik ez.

3. Sail Ofizialeko zuzendari berritzaileenari FAS Zineklubak emandako saria

FAS ZINEKLUBAK izendatutako adituek osatutako epaimahaiak erabakiko du Sail Ofizialeko zuzendari berritzaileena nor den. Saria pelikularen zuzendariarentzat, ohorezkoa, izango da, garaikurra emango zaio baina dirurik ez.

4. Panorama FANTastikoa Saileko film luzerik onenaren saria

Panorama FANTastikoa Sailean genero fantastikoko filmak biltzen dira, izaera independentekoak. Horrela, Jaialdiak oraintsuko generoko zinemako joera garrantzitsuenetako bat kontuan hartzen du, ausardia eta independentzia eta zine fantastikoaren ezaugarriak nahasten dituena.

Sail honetan egongo dira, Sail Ofizialean legez, edukiarengatik edo gaiarengatik genero fantastikotzat jo daitezkeen, ohiko merkataritza-zirkuituetara sartzeko zailtasunak dituzten eta, beraz, Bilbon oraindik estreinatu gabe dauden film luzeak. Sail honetan FILM LUZERIK ONENARENTZAKO SARIA ezarri da eta oinarri hauen arabera emango da:

  1. Jaialdiaren barruan, goian aipatutako ezaugarriak beteta, sail honetan proiektatzeko, antolatzaileek programatutako film luzeen artetik aukeratuko da saritua.
  2. Panorama FANTastikoa Saileko film luzerik onenaren saria 2.250 €-koa izango da. Diru-kopuru horri, indarrean dauden arau fiskalekin bat etorrita nahitaezkoak diren atxikipenak aplikatuko zaizkio. Sariarekin batera ohorezko garaikurra emango da. Diru-kopuruaren erdia filmaren ekoizleari eta beste erdia zuzendariari emango zaie. Ekoizlea eta zuzendaria pertsona bera badira, sariaren kopuru osoa emango zaio. Garaikurra zuzendariari emango zaio.
  3. Sariak ezin dira ex aequo eman eta ezin dira eman barik geratu.
  4. Panorama FANTastikoa pelikularik onena aukeratzeko, adituen epaimahaia arituko da. Adituak Jaialdiko Zuzendaritzak proposatuko ditu eta Bilboko Udalaren Kulturako zinegotziak izendatuko ditu.
  5. FANT Jaialdiko Epaimahaiko kideen kopurua ez da hiru baino gutxiago izango eta beti izango da bakoitia.
  6. Epaimahaiak idazkari bat izango du. Jaialdiko Zuzendaritzak izendatuko du, eztabaidetan parte hartuko du baina ez du botorik izango.
  7. Panorama FANTastikoa saileko Epaimahaiak barneko arautegi bat ezar dezake, Jaialdiko Zuzendaritzarekin bat etorrita.
  8. Epaimahaiaren erabakia behin betikoa izango da eta ezin izango da eztabaidatu.

5. Fantrobia saria

FANTROBIA saria ohorezkoa da. Zinema fantastikoaren generoan azken aldian gorantza doan pertsona bati emango diote antolatzaileek.

6. FANT Euskal Film Laburrak Saileko antzezpenik onenaren saria

Euskal Aktoreen Batasuna Elkarteak izendatutako adituek osatutako epaimahaiak erabakiko du FANT- Euskal Film Laburrak Saileko antzezpenik onena zein den. Saria sail honetako film laburretako aktore bati emango zaio. Ohorezkoa, izango da eta garaikurra emango zaio baina dirurik ez

7. Film laburrei emandako sariak

“FANT LABURREAN” izenekoaren sailetan sari hauek ezarri dira FILM LABURRIK ONENENTZAT:

  • 2019ko FANTeko Sail Ofizialeko film laburrik onenari (atzerrikoa, Estatukoa zein Euskal Herrikoa) epaimahaiak emandako saria.
  • 2019ko FANTeko Sail Ofizialeko film laburrik onenari (atzerrikoa, Estatukoa zein Euskal Herrikoa) ikusleek emandako saria
  • 2019ko FANTeko Sail Ofizialeko euskal film laburrik onenari epaimahaiak emandako saria
  • 2019ko FANTeko “Panorama FANTastikoa Laburrean” izeneko saileko film laburrik onenari epaimahaiak emandako saria

Antolatzaileek aukeratuko dituzte edukiarengatik edo gaiarengatik genero fantastikotzat jo daitezkeen film laburren artetik, Jaialdiko “FANT LABURREAN” sailetako sarietarako hautagaiak. Sail hauetan parte hartzeko, filmak ez dira izango 30 minutu baino luzeagoak.

7.1 2019ko FANT LABURREAN Sail Ofizialeko film laburrik onenari eta euskal film laburrik onenari epaimahaiak emandako sariak

Hauek dira EPAIMAHAIAK “FANT LABURREAN” SAIL OFIZAILEKO FILM LABURRIK ONENARENTZAT eta EUSKAL FILM LABURRIK ONENARENTZAT emango dituen SARIEN oinarri espezifikoak:

  1. Jaialdiaren barruan, goian aipatutako ezaugarriak beteta, jarritako epearen barruan eta eraz jasota, sail honetan proiektatzeko, antolatzaileek programatutako film laburren artetik aukeratuko dira sarituak.
  2. Film laburrik onenarentzako saria 3.000 €-koa izango da eta euskal film laburrik onenarentzako saria 2.000 €-koa. Diru-kopuru horiei, indarrean dauden arau fiskalekin bat etorrita, nahitaezkoak diren atxikipenak aplikatuko zaizkie. Biekin, gainera, garaikur bana emango da. Diru-kopuruaren erdia filmaren ekoizleari eta beste erdia zuzendariari emango zaie. Ekoizlea eta zuzendaria pertsona bera badira, sariaren kopuru osoa emango zaio. Garaikurra zuzendariari emango zaio.
  3. Sariak ezin dira ex aequo eman eta ezin dira eman barik geratu.
  4. Modalitate bietako film laburrik onenak aukeratzeko, adituen epaimahaia arituko da. Adituak Jaialdiko Zuzendaritzak proposatuko ditu eta Bilboko Udalaren Kulturako zinegotziak izendatuko ditu.
  5. Epaimahaiko kideen kopurua ez da hiru baino gutxiago izango eta beti izango da bakoitia.
  6. Epaimahaiak idazkari bat izango du. Jaialdiko Zuzendaritzak izendatuko du, eztabaidetan parte
    hartuko du baina ez du botorik izango.
  7. Epaimahaiak barneko arautegi bat ezar dezake, Jaialdiko Zuzendaritzarekin bat etorrita.
  8. Epaimahaiaren erabakia behin betikoa izango da eta ezin izango da eztabaidatu.

7.2 2019ko FANTeko Sail Ofizialeko film laburrik onenari ikusleek emandako saria

Hauek dira IKUSLEEK “FANT LABURREAN” SAIL OFIZIALEKO FILM LABURRIK ONENARENTZAT emango duen SARIAREN oinarri espezifikoak:

  1. Jaialdiaren barruan, goian aipatutako ezaugarriak beteta, jarritako epearen barruan eta eraz jasota, sail honetan proiektatzeko, antolatzaileek programatutako film laburren artetik aukeratuko da saritua.
  2. Saria 3.000 €-koa izango da eta diru-kopuru horri, indarrean dauden arau fiskalekin bat etorrita, nahitaezkoak diren atxikipenak aplikatuko zaizkio. Gainera, garaikurra emango da. Diru-kopuruaren erdia filmaren ekoizleari eta beste erdia zuzendariari emango zaie. Ekoizlea eta zuzendaria pertsona bera badira, sariaren kopuru osoa emango zaio. Garaikurra zuzendariari emango zaio.
  3. Sariak ezin dira ex aequo eman eta ezin dira eman barik geratu.
  4. “FANT laburrean” Sail Ofizialeko saioetara doazen ikusleek aukeratuko dute film laburrik onena.
  5. Saioko edo saioetako ikusle bakoitzak bere ustez saio bakoitzean onena den film laburra aukeratu dezake. Ikusleen boto haztaturik gehien jasotzen dituen film laburrari emango zaio saria.
  6. Aurreikusi ez diren gorabeherak antolatzaileek ebatziko dituzte eta haien erabakia behin betikoa izango da eta ezin izango da eztabaidatu.

7.3 2019ko FANTeko “Panorama FANTastikoa Laburrean” izeneko saileko film laburrik onenari epaimahaiak emandako saria

“Panorama FANTastikoa Laburrean” Sailean genero fantastikoko filmak biltzen dira, izaera independentekoak. Horrela, jaialdiak oraintsuko generoko zinemako joera garrantzitsuenetako bat kontuan hartzen du, ausardia eta independentzia eta zine fantastikoaren ezaugarriak nahasten dituena.

Sail honetan egongo dira, Sail Ofizialean legez, edukiarengatik edo gaiarengatik genero fantastikotzat jo daitezkeen eta ohiko merkataritza-zirkuituetara sartzeko zailtasunak dituzten film laburrak. Sail honetan FILM LABURRIK ONENARENTZAKO SARIA ezarri da eta oinarri espezifiko hauen arabera emango da:

  1. Jaialdiaren barruan, sail honetan proiektatzeko, antolatzaileek programatutako film laburren artetik aukeratuko da saritua.
  2. Saria 1.500 €-koa izango da eta diru-kopuru horri, indarrean dauden arau fiskalekin bat etorrita, nahitaezkoak diren atxikipenak aplikatuko zaizkio. Gainera, garaikurra emango da. Diru- kopuruaren erdia filmaren ekoizleari eta beste erdia zuzendariari emango zaie. Ekoizlea eta zuzendaria pertsona bera badira, sariaren kopuru osoa emango zaio. Garaikurra zuzendariari emango zaio.
  3. Sariak ezin dira ex aequo eman eta ezin dira eman barik geratu.
  4. “Panorama FANTastikoa laburrean” saileko pelikularik onena aukeratzeko, adituen epaimahaia arituko da. Adituak Jaialdiko Zuzendaritzak proposatuko ditu eta Bilboko Udalaren Kulturako Zinegotziak izendatuko ditu.
  5. FANT Jaialdiko Epaimahaiko kideen kopurua ez da hiru baino gutxiago izango eta beti izango da bakoitia.
  6. Epaimahaiak idazkari bat izango du. Jaialdiko Zuzendaritzak izendatuko du, eztabaidetan parte hartuko du baina ez du botorik izango.
  7. “Panorama FANTastikoa laburrean” saileko Epaimahaiak barneko arautegi bat ezar dezake, Jaialdiko Zuzendaritzarekin bat etorrita.
  8. Epaimahaiaren erabakia behin betikoa izango da eta ezin izango da eztabaidatu.

FILM LUZEEN SAIL OFIZIALEAN, “FANT LABURREAN” KATEGORIAKO SAIL OFIZIALEAN ETA PANORAMA FANTASTIKOKO SAILETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  1. Film luzeen Sail Ofizialean, “FANT laburrean” kategoriako Sail Ofizialean eta Panorama Fantastikoko Sailetan parte hartzeko, enpresek edo zuzendariek pelikulak inskribatzeko eskaria egin beharko dute.
  2. Inskripzioa egiteko horretarako dagoen inprimakia bete behar da datu hauekin: jatorrizko herrialdea, filmaren laburpena, zuzendariaren biografia eta filmografia, filmaren elkarrizketen testu osoa eta argazkiak. Testuek euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez idatzita egon behar dute.
  3. Pelikulak Jaialdiko Programazio Batzordeari aurkezteko biderik errazena hauxe da: sareko galde- sorta bete (www.fantbilbao.eus) eta filma Movibeta Festival (www.festival.movibeta.com) edo FestHome (www.festhome.com) web-orriak erabilita bidali. Izena emateko eta film luzeak zein laburrak ikuskatzeko materiala bidaltzeko epea 2019ko martxoaren 1eko 23:59an bukatuko da.
  4. “FANT LABURREAN” Sail Ofizialeko film laburrak Blu Ray, DVD, DCP edo Quicktime (.mov / .mkv) formatuan erakutsi ahal izango dira.
  5. Film luzeen kasuan, DCP, Blu Ray edo H264 formatuko artxiboak (.mov / .mkv) baino ez dira onartuko.
  6. Antolatzaileek Jaialdian eskainiko diren filmak aukeratu eta jakinarazi ondoren, horien kopiak egileei adieraziko zaien posta helbidera bidaliko dira. Horiek identifikazio-etiketa izango dute ondo ikusten den lekuan, datu hauekin: izenburua eta proiekziorako hurrenkera. Era berean, martxoaren 16a baino lehen egon behar du antolatzaileen eskura. Antolatzaileenak ez diren arrazoiengatik materiala egun horretarako iristeko moduan ez badago, antolatzaileek film laburraren/luzearen ordez martxoaren 16an antolatzaileen esku egongo dela bermatzen duen beste bat aukeratu dezakete; izan ere, egin beharreko probak egiteko beharrezkoa da egun horretarako iristea.
  7. FANTek ez ditu onartuko proiektatzeko gutxieneko kalitatea ez daukaten filmak. Aukeratutako filma lagatzen duen enpresak edo pertsonak publizitaterako materiala eman beharko dio Jaialdiari, zabalkundea behar bezala egin ahal izateko: argazkiak, posterrak, prentsako txostenak, aurrerakinak eta abarrak. Gainera, eta beharrezkoa bada, filma azpititulatzeko material egokia eman beharko du. FANTek material horiek ez bueltatzeko eskubidea izango du.
  8. Aurrez ezarritako formatuetan emanaldi publikoak egiteko kopiak eta aukeraketa egiteko erabilitako kopiak ez dira modu automatikoan itzuliko. Jaialdia bukatu eta hurrengo sei hilabeteetan, zuzendariak/ekoizleak horiek itzultzea eskatu beharko du, beti ere bere kontura. Denbora horretan ez badu ezer adierazten, Jaialdiak egoki iritzitako eran kenduko ditu.
  9. Jaialdiak bere gain hartuko ditu proiektatuko diren kopiak bidaltzeak sortzen dituen garraio- gastuak, kopia hori beste jaialdi batera bidali behar denean izan ezik. Kasu horretan, beste jaialdiak ordainduko du hara bidaltzeko garraio-gastuak.
  10. Jaialdian proiektatu izanaren ondorioz kopiaren batek kalteren bat edukiz gero, haren jabeak hilabeteko epea dauka, filma berreskuratzen duenetik aurrera, Jaialdiari jakinarazteko.
  11. FANTeko antolatzaileek erabakiko dute pelikulak noiz eta zer ordutan proiektatuko diren. Jaialdiko edozein sailetan dauden filmak -jabeak baimena eman barik- ez dira hiru bider baino gehiagotan proiektatuko, prentsarako proiekzioa barne.
  12. Filmaren edo trailer faltsuaren zatiak telebistako emanaldietan erabiltzeko grabatu nahi badira, FANTek FIAPFen (Filmen Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioa) arautegian lehiatzeko jaialdi espezializatuetarako ezarritakoa beteko du.
  13. Jaialdiak baimena eskatuko die saritutako filmen ekoizleei kopia bat Jaialdiko artxiboetan gordetzeko. Kopia hori zinemateketako gordailuen kontratuen arabera erabiliko da. Kontratu hori Filmen Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF) ezarri du.
  14. Filmaren inskripzioa egiteak oinarri hauetako baldintzak onartzea dakar. Oinarri hauen interpretazioa eta aplikazioa Bilboko Udalaren Kultura Sailari dagokio, beti ere nazioarteko araudian ezarritakoa betez.

SARIAK ESKUDIRUTAN ORDAINDU AURREKO BALDINTZAK

Bilboko Udalak saridunei eskudirutan irabazitako saria ordaindu ahal izateko, aldez aurretik honako hauek aurkeztu behar dituzte:

  1. “Erantzukizunezko aitorpena” (emango zaion ereduaren araberakoa), adieraziz interesduna ez dagoela sartuta laguntza publikoen onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zein Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 24.2 artikuluan adierazitako debekuetan; eta adieraziz Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren arautegia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuko 18. eta 19. artikuluetan azaldutako zerga-arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela.
  2. Udalak edozein kontzepturengatik inoiz inolako ordainketarik egin ez badie eta, hortaz, Hartzekodunen Erregistroan jasota ez badaude, “Hartzekodunen fitxa” (eredua emango zaie) behar bezala beteta aurkeztu beharko dute pertsona horiek, bai eta NAN/IFK edo pasaportea eta interesduna bankuko kontuaren titularra dela ziurtatzen duen edozein agiri ere.
  3. Saridunek egoitza fiskala Espainian ez dutenean, “Hartzekodunen Fitxaz” gain, agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
    • “Egoitza fiskalaren ziurtagiria”, interesduna bizi den herrialdeko agintari eskudunak egindakoa.

ARAUTEGIA

Oinarrietan araututa ez dagoenerako, ordezko izaeraz, Bilboko Udalaren eta zuzenbide publikoko bere erakundeen eta entitateen deialdiaren bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen Ordenantza Orokorra aplikatuko da. Ordenantza hori 2016ko ekainaren 30ean onartu zuen Bilboko Udalbatzarrak eta 2016ko uztailaren 20an argitaratu zen BAOn (138. Zenbakia)