JOE DANTE – “FANTASTIKOAREN IZARRA” SARIA

1946an jaio zen Morristownen, New Jerseyn. Roger Corman mitikoaren faktorian trebatu zen editore gisa, zuzendaritzarako jauzia eman zuen arte, Allan Arkush-ekin batera Hollywood Boulevard (1976) zuzenduz. 1978an bakarrik aritu zen John Sayles hasi berriak idatzitako Piraña lanean, eta harekin batera egin zuen lan berriro Aullidos (1981) filmean. 1983an arrakastaz betetako lankidetzari eman zion hasiera Steven Spielbergekin, bera zuzendari eta Spielberg ekoizle, The Twiligh Zone serie mitikoaren zine moldaketaren segmentuetako bat zuzenduz. Lankidetza horrek beste lan askorekin izan zuen jarraipena: Gremlins (1984) arrakastatsua, haren ondorengo Gremlins 2 (1990) edo El chip prodigioso (1987). Egin dituen beste lan ezagun batzuk Exploradores (1985), No matarás al vecino (1989), Matinee (1993), Pequeños guerreros (1998) edo orain arte egin duen azkenengo film luzea, Enterrando a la ex (2014), izan dira.