JOANES URKIXO

(Bilbo, 1955). Euskal Filologian lizentziatua da eta ia bizitza osoan idazten jardun du.

Literatur arloan, 20tik gora lan argitaratu ditu, oro har fikziozkoak eta gehien bat haur eta gazteei zuzenduak, sarritan fantasiaren eta zientzia-fikzioaren eremuetan barneratzen delarik. Zenbait literatur lehiaketa irabazi ditu eta hainbat egunkari eta argitalpenekin kolaboratu du.

Gidoigile lez 30etik gora urte jardun ondoren era guztietako formatuak jorratu ditu: dokumentalak, telesaioak, haurrentzakoak, publizitatea, bideo korporatiboa, komikia… Esperientziarik sakonena, ordea, fikzioaren arloan du, non sitcom saioak, animazio-sailak (Las Aventuras de Marcelino Pan y Vino; Fantaghiró; Nicolás; Tom; Tom II; Khudayana), film luzeak (Lasa eta Zabala, Querida Bamako) eta animazio-zinema (Goomer, Supertramps, Nicolás la peli, Cristóbal Molón, Pailazokeriak) idatzi dituen.

Hainbat sariketa eta deialditan epaimahaikidea izan da: antzerki arloan (Eusko Jaurlaritzaren laguntza deialdietan), ikus-entzunezkoan (Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Saria), narrazio laburrak (BAO aldizkaria), haurrentzako literatura (Bizkaidatz Txikia), booktrailerrak (Galtzagorri Elkartea)…

Euskal Gidoigileen Elkartearen (EHGEP) bazkide sortzailea, zuzendaritza batzordeko kide eta zuzendari ohia bi alditan (1998-99 eta 2013-2016).

 

KOLDO ALMANDOZ

Donostian jaio zen 1973an. Mota eta formatu guztietako filmak idatzi eta zuzendu ditu azken 20 urteetan. Gaur egun, 2018an estreinatuko den fikziozko Oreina film luzearen postprodukzioa amaitzen ari da. The Balde arte eta kultura aldizkariaren sortzaile eta zuzendari, Punto de Vista zinemaldiko programatzaile eta irratiko fikzioen egile izan da. Komisario gisa aritu da zenbait kultur eta arte proiektutan zenbait zentro eta erakundetarako, Donostia-San Sebastián 2016, Koldo Mitxelena Kulturgunea…. Irakatsi, idatzi, argazkiak atera, fotokopiak egin, argitaratu eta filmatu egiten du. Bere filmak nazioarteko jaialdi askotan aukeratu eta saritu dira, Cannesen, Donostian, Rotterdamen, Baficin, Habanan, Dei Popoli Jaialdian, Ficalin, ZINEBIn…

 

JANIRE ZURBANO

Kazetaritzan lizentziatua Pompeu Fabra Unibertsitatean, Janire Zurbano (Ordizia, 1991) Cinemanía aldizkariko erredaktore eta zine kritikaria da eta, horrez gain, serieen sekzioa koordinatzen du. Donostiako Zinemaldiko eta Pentación Espectáculos-eko prentsa sailetan egin du lan, eta Antena 3 edo Agencia Catalana de Noticias medioetan argitaratu du. Zine eta Telebista ikasketak egin ditu University of California, Los Angeles (UCLA) izenekoan, eta Kultur Kazetaritzako Masterra du. Zine kazetari gisa aritzeaz gain, gidoilari gisa ere aritu da Televisarako. Cinemanía aldizkarian Goya eta Forqué sariei buruzko informazioaz arduratu da, eta baita nazio mailako zenbait zinemalditakoaz ere, Zinemaldia, Animayo edo La Cabina, besteak beste.

DANIEL ROMERO

Daniel Romerok genero fantastikoko Juan con miedo film laburra zuzendu zuen 2010ean, eta nazioarteko ehun jaialdi baino gehiagotan aukeratu eta urte horretako Goya Sarietarako aurre-aukeratu zuten. 2013an No mires ahí estreinatu zuen, etxe sorginduz osatutako beldurrezko istorioa. Jaialdietan izan zuen ibilbide arrakastatsuaren ondorioz, Seattle International Film Festival izenekoan –Oscar sarietarako sailkapena ematen duena– eta Europa mailako zine fantastikoko hainbat jaialditan lehiatu zen, zilarrezko Méliès saria lortuz. 2016an estreinatu zen Cambio da bere azken lana. Film labur hori mota guztietako jaialdietan ikusi ahal izan da, Semincin, Paris International Fantastic Film Festivalean eta Bordeleko Festival Européen du Court Métrage izenekoan, besteak beste. Gaur egun, telebistako serietako zuzendaritza taldeetan egiten duen lanarekin batera, Las hijas bere lehenengo film luzea ari da prestatzen, Sitgeseko Zine Fantastikoko Nazioarteko Jaialdiko Pitchbox-eko Sari Finalista irabazi duen beldurrezko thrillerra.

 

MENTXU SESAR

Bilbon jaio zen 1974an, eta bideoklipak eta film laburrak zuzendu eta zenbait dokumental ekoiztu ditu. Genero fantastikoaren zale amorratua, www.elmonstruito.com kolektiboa sortu zuen Asier Abiorekin batera. Kolektiboak Bariku Light film laburra ekoiztu du, beste lan batzuen artean. SPUTNIK!! lanarekin, Kataluniako gerrilla zineari buruzko dokumentalarekin, hartu zuen parte Fanten. Trintxeretatik egiten den zinearen defendatzailea, fikziozko film luze bat idatzi du beste batzuekin batera, garapen fasean dagoen punk komedia. Horrez gain, Depredador lanari forma ematen ari zaio, ilustrazioa, ikus-entzunezkoa eta beste formatu batzuk uztartzen dituen egitasmoa, gizakiak bere ingurunean duen elkarrekintza moduari buruzko gogoetak konpartitzeko.

VANESA FERNÁNDEZ GUERRA

ZINEBIko, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria. Doktore eta Ikus-entzunezko Komunikazio irakasle Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Irakaskuntzan aritu da eta kudeaketa lanak egin ditu hamalau urtez, graduan eta zenbait masterretan, eta diziplina anitzeko Territorios y Fronteras. Research on Documentary Filmmaking egitasmoa koordinatu du. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) MAC (Mutaciones Audiovisuales Contemporáneas) Ikerketa Taldeko kide izan da, ikerketa egonaldiak egin ditu Buenos Aireseko Escuela de Cine (FUC) eta Universidad Nacional de Tres de Febrero (UNTREF) izenekoetan, eta irakasle gonbidatua izan da San Antonio de los Bañoseko EICTV- Escuela Internacional de Cine y TV delakoan (Kuba).