GUILLERMO FERNÁNDEZ DE OLIVEIRA – FANTROBIA SARIA 2019

Guillermo Fdz OliveiraVigon jaio zen 1986an. Ikus-entzunezko Komunikazio
eta Kazetaritzan lizentziatua da. Azken hamar urteak publizitatearen sektorean eman ditu lanean eta zine zuzendaritza eta gidoi idazkera tailerretan ere hartu du parte Los Angeleseko New York Film Academy izenekoan (AEB) eta San Antonio de los Bañoseko (Kuba) EICTVn (Escuela Internacional de Cine y TV).

Zapruder Pictures bere ekoiztetxearekin batera, lehenengo film laburrak egin zituen, bideo-jokoak irudi errealera egokituz. Ingelesez errodatuta daude eta bost milioi erreprodukzio inguru biltzen dituzte Youtubeko kanalean: Max Payne: Valhalla (2012), Modern Warfare: Sunrise (2013), edo Red Dead Redemption: Seth’s Gold (2015) saritua.

Lehenengo film luzea Desenterrando Sad Hill dokumentala izan zen. Bertan, fanatiko talde batek Sergio Leoneren El bueno, el feo y el malo film klasikoaren azken sekuentzian agertzen den hilerria berreraikitzeko aurrera daramaten odisea kontatzen da. Sitgeseko Jaialdiko Noves Visions Film Onenaren Saria lortu zuen eta 2019ko Dokumental Onenaren Goya Sarirako izendapena jaso zuen. Zine aretoetatik igaro ondoren, filma Netflixen estreinatu zen mundu osoan.