/ Berriak.

PRENTSA OHARRA DESKARGATU

 

 

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK AZAROAREN 7TIK 12RA BITARTEAN OSPATUKO DEN XXVI. EDIZIOAREN PROGRAMAZIOA AURKEZTU DU

  • Edizio berri honetan 10 film luze lehiatuko dira Zinemaldiko Atal Ofizialean eta FANT LABURREAN sekzioak, 21 lan proiektatuko ditu.
  • FANT Maisuak sekzioak John Carpenter, Donald Cammell eta Bong Joon Ho omenduko ditu.
  • Zinemaldirako sarrerak eta bonuak bihartik aurrera egongo dira salgai. Bonuak 30 €ko prezioa izango du eta saio bakarreko sarrerak, 5€-koa.
  • FANT Zinemaldia #BilbaoUdazkena2020 proiektuaren barruan kokatzen da.

 

(Bilbo, 2020ko urriaren 13a).- Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoa – FANT azaroaren 7tik 12ra ospatuko da. FANT 26aren programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko Udalean, Kultura eta Gobernantza zinegotzia Gonzalo Olabarria eta FANTeko zuzendaria Vanesa Fernández bertan zirela.

FANT azaroaren 7an hasiko da inaugurazio-ekitaldi batekin. Steven Kostanski zuzendariaren ‘Psycho Goreman’ filma eta Paul Urkijoren ‘DAR – DAR’ film laburra proiektatuko dira.

Lehiaketarako Atal Ofizialaren barruan, Film Luze Hoberenaren, Gidoi Onenaren eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Sarietara aurkezten diren 10 filmak – Film Luze Hoberenaren saria 3500 eurokoa da- hauek dira: A Good Woman Is Hard To Find’ (UK/BEL, 2019), Abner Pastoll zuzendariarena; ‘Amigo’ (ESP, 2019), Oscar Martín zuzendaritzapean; ‘Amulet’ (UK/ AEU, 2020), Romola Garairena; ‘Boy Meets Gun’, (NETH, 2020), Joost van Hezik zuzendaritzapean; ‘Darlin’’ (USA, 2019), Pollyana McIntoshek zuzenduta; ‘Host’ (UK, 2020), Rob Savagerena; ‘Jesus Shows You Way To The Highway’ (ESP, 2019), Miguel Llansórena; Nuclear’, (UK, 2019), Catherine Linstrum zuzendaritzapean; ‘The Pool’, (2019, THA), Ping Lumpraploeng errealizadorearena, eta ‘Z’ (CAN, 2019), Brandon Christensen zuzendaritzapean.

FANT LABURREAN

Euskal film laburrak izango dira protagonista larunbatean, hilak 7, eta 10 proiektatuko dira. Horiek Epaimahaiaren saria Euskal Film Labur hoberenari (2.000 euro) eta Publikoaren saria Film Labur hoberenari (3.000 euro) eskuratzeko hautagaiak dira. Horrela, hauek ikusi ahal izango dira: ‘Ahí afuera’, David Ontoriarena; ‘Un coche cualquiera’, David P. Sañudorena; ‘Leyenda dorada’, Chema García Ibarra eta Ion de Sosarena; ‘Love’, Javier Chuecarena; ‘Moda’, Imanol Ortízena; ‘Mugakoloreak’, Oier Fuentesena; ‘Multibertsoa’, Naroa Elkoro, Asier Errazkin eta Egoitz Albisurena; ‘La operación’, David P. Sañudorena; ‘Pánico en Artea’, Iñaki Etxezarraga Erauzkinena; eta ‘Polter’, Álvaro Vicariorena.

Horiekin batera, beste hamabi film labur aurkeztuko dira eta Epaimahaiaren saria Film Labur onenari eta Publikoaren saria Film Labur hoberenari irabazteko hautagaiak izango dira: ‘4×6’ (UK, 2019), Jamie Gyngell zuzendariarena; ‘A Little Taste’ (ESP, 2019) Víctor Catalárena; ‘Chicken Of The Dead’ (FR, 2019), Julien David zuzendaritzapean; ‘El Llibre’ (ESP, 2019), Francesca Catalák zuzenduta; ‘Hand In Hand’, (SWI, 2019), Ennio Ruschettirena;Hot Flash’ (CAN, 2019), Thea Hollatz zuzendariarena; ‘Maldita’ (ESP, 2019), Suso Imbernón eta Juanjo Moscardó Rius zuzendariena; ‘O.I’ (CAN, 2018), N’cee Van Heerdenek zuzenduta; ‘Pozo’, (ESP, 2019), Diego Puertasena; ‘Regret’ (CAN, 2020), Santiago Menghinirena;Réplica’ (ESP, 2020), Álvaro de la Hoz zuzendaritzapean; eta, azkenik,  ‘Seek’ (USA, 2020), Aaron Morgan iparramerikarrarena.

 

DOAKO PROIEKZIOAK GÓLEM-ALHONDIGAKO 2. ARETOAN

  • IKUSPEGI FANTASTIKOA

Atal hau Golem-Alhondiga zinemetako 2. aretoan egingo da. Aretora sartzea doakoa izango da edukiera bete arte.

  • Film luzeak

Lehiaketan: José Luis Montesinosen ‘Cuerdas’, (ESP, 2019); Ayar Blascoren ‘Lava’, (ARG, 2019); ‘Luz: The Flower Of Evil’ (Col, 2019), Kolonbiako Juan Diego Escobar zuzendariarena; ‘Zerø’ (ESP, 2019), Iñaki Sánchez Arrietarena eta Pablo SchembrirenZombies en el cañaveral. El documental’ (ARG, 2019).
Lehiaketatik kanpo, ‘Urubú’ ikusi ahal izango da, Alejandro Ibañez-en opera prima.

  • Film laburrak


400 MPH’, (FR, 2019), Paul-Eugène Dannaud, Julia Chaix, Lorraine Desserre, Alice Lefort, Natacha Pianeti eta Quentin Tireloquek zuzenduta; ‘Amandine’ (ESP, 2019), Juan Carlos Mostazak zuzenduta; ‘Casa’ (ESP, 2019), Alberto Evangeliorena; ’La colleja’ (ESP, 2019), Sergio Morcillorena; ‘Eco’ (ESP, 2019) Aitor de Miguelek zuzenduta; ‘Lay Them Straight’ (CAN, 2019), Robert Deleskiek zuzenduta; ‘No quiero estar sola’, (ESP, 2019), Sergio Rozasena; ‘Norman’ (ESP, 2019), Gigi Romerorena; ‘Onde dormen as gaivotas’ (ESP, 2020), Dani Cornesek zuzenduta;  ‘PTSD’ (FR/BEL 2019), Claudia Cortés Espejo, Lora D’addaziok eta Mathilde Remyk zuzenduta; eta ‘La última Navidad del universo’ (ESP, 2019), David Muñoz  eta Adrián Cardonarena. Horietako batek Film Labur hoberenaren saria jasoko du Ikuspegi Fantastikoa sekzioan, eta 2.250 euro irabazi ahal izango ditu.

 

  • FANT MAISUAK

Atal honek generoko hiru maisu omenduko ditu: John Carpenter‘La Cosa’; ‘La Niebla’; eta ‘En la boca del miedo’ filmekin-; Donald Cammell – ‘El blanco del ojo’ eta  ‘Engendro mecánico’ tituluekien-; eta Bong Joon Ho – ‘Parásitos’, ‘Memories of Murder’; ‘Mother’, ‘The Host’ eta ‘Snowpiercer’ filmekin-.

 

  • LA AVENTURA

Atal honetan bi zinta proiektatuko dira: Rob Grant-en ‘Harpoon’ eta Carlo Mirabella-Davisen ‘Swallow’.

PROIEKZIO BEREZIAK

Álex de la Iglesiaren telesail berria estreinatuko da Bilbon, HBOrako, ‘30 monedas’ izenekoa. Gainera, ‘La Comunidad’ filma proiektatuko du zinemaldiak, 2020an 20 urte betetzen ditu eta. ‘Parasitoak’ filmaren zuri-beltzeko kopiaren estreinaldiaz ere gozatu ahal izango da.

 

ITXIERA

FANT Zinemaldiaren itxiera larunbatean, hilak 12, Azkuna Zentroko Auditorioan izango da, Ryan Spindell-en ‘The Mortuary Collection’ (USA, 2020) lanarekin. Egun horretan bertan, FANTen 26. edizio honetako palmarea Auditorioan bertan egingo den amaierako galan emango da ezagutzera. Gainera, FANTROBIA saria emango zaio Galder Gaztelu – Urrutia zuzendari bizkaitarrari, ‘El Hoyo’ filmaren zuzendaria dena.

 

BONUAK ETA SARRERAK

Zinemaldi osorako bonua 30 eurokoa izango da. Gólem – Alhóndigako txarteldegietan eta zinemaldiaren web gunean eskuratu daiteke.

Saio bakar baterako sarrerak 5 euro kostatuko dira. Gólem – Alhóndigako txarteldegietan eta web-orrian erosi ahal izango dira.

Golem – Alhóndigako 2. aretoko proiekzioak doan izango dira.

#BILBAOUDAZKENA

Programa hau #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren barruan kokatzen da, hau da, urrian eta azaroan Udalak kultur planez beteko duen ekimenaren barruan. #BilbaoUdazkena2020 programazioak zorrotz jarraituko die osasun-agintariek ezarritako protokoloei.

SARE SOZIALAK:

Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM  

FANT YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

 

#Fant26 #BilbaoUdazkena2020

www.bilbaokultura.eus

fantbilbao.eus