INNER GHOSTS (1)

/ FANT 25.

Zuzendariak gaur aurkeztu du Bilbon film luzea medioen aurrean, eta Bilboko ikus-entzuleek gaur arratsaldean ikusi ahal izango dute, 20:00etan, Golem – Alhondigako 1. aretoan.

 

Bilbok, Paulo Leite zinegile brasildarraren lehen film luzearen estatuko premierea jasoko du gaur arratsaldean, “Inner Ghosts” (Portugal / Brasil, 2018), Bilboko Zinemaldi Fantastikoko – FANTeko Sekzio Ofizialean lehiatuko dena. Filma gaur arratsaldean eskainiko da, 20:00etatik aurrera, Golem – Alhondigako 1. aretoan. “Inner Ghosts” gaur goizean aurkeztu da, Paulo Leite bertan zela, Justo Ezenarro FANT Bilbaoko zuzendariak lagunduta.

“Inner Ghosts” elementu paranormalak eta suspensea dituen beldurrezko filma da. Protagonista Helen da (Celia Williams), burmuineko gaixotasun endekapenezkoak, Alzheimerra, besteak beste, tratatzeko terapia iraultzailea garatu gura duen ikerlaria. Bere teoriak probatzeko proba kognitiboak egin behar ditu mamuengan: garun fisikorik eduki behar barik, itxuraz jardun eta gogoratu dezaketen izakiak dira. Helenek, bere probak jasotzeko prest agertzen diren mamu onak bizi diren apartamentua aurkitu du. Izakiek, hildakoekin komunikatzeko aukera ematen duen gailu baten diseinua eskaintzen diote, Helen, betidanik ezagutu izan duen deabru bat aurrez-aurre aurkitzera eramango duten zenbait gertakari sorraraziz. Hainbeste urte igaro eta gero, bi etsai azken aldiz elkarren aurka aritzear daude, mehatxua oraindik bero dagoen platerra dela erakutsiz. Baina, askoz gehiago gertatzen da!

Paulo Leite filmaren zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea, EAVEn graduatua da, eta 15 urte baino gehiagoko esperientzia du zinean, telebistan, publizitatean eta modan. Beldurrezko zinearen jarraitzaile sutsua nerabezarotik, generoko filmen bilduma bikaina du. “Inner Ghosts” da bere lehenengo film luzea, eta hainbat zinemalditik igaro da, Ventana Sur, Montevideo Fantástico, Río Fantastik Festival edo Lisboako Motel/X. Bertan, Europako Film Onenaren saria lortu zuen.

SEKZIO OFIZIALA
Sekzio Ofizialaren barruan, bihar, ASTEARTEAN, lau film proiektatuko dira 16:15etik aurrera: Pascal Laugier egile ezagunaren “Ghostland” (KAN/FRA, 2018); Puppet Master: The Littlest Reich” (UK/AEB, 2018) Sonny Lagunaren eta Tommy Wiklunden bat ere politikoki zuzena ez den slasher ganberro eta odoltsua; Sundanceko zinemalditik igaro ondoren ikusmin eta goraipamen handiak sortu dituen “Bosque Maldito (The Hole in the Ground)” (IRL, 2019), Lee Croninen opera prima; eta Jonas Akerlunden “Lords of Chaos” (US/Suedia).

Horrez gain, doako sarrerako 2. aretoan, ikus-entzuleek berriro ikusi ahal izango dute pantaila handian Nicolás Roegen izenburu ezagunenetako bat, “La maldición de las brujas”, 17:30ean. Panorama Fantastikoan “After the Lethargy” eskainiko da, Marc Carreté zuzendariaren film berria. Iazko edizioan “Framed” bere lehenengo film luzea aurkeztu zuen Sekzio Ofizialean.

FITXA: “INNER GHOSTS”
Portugal – Brasil / 2018 / 89 min.
Zuzendaria: Paulo Leite
Gidoia: Paulo Leite
Ekoizpena: Paulo Leite, Gabriel Augusto
Musika: Miguel Cordeiro
Muntaketa: Miguel Sales Lopes
Antzezleak: Celia Williams, Elizabeth Bochmann, Iris Cayatte, Norman MacCallum, Amanda Booth, Patricia Godinho, João Blümel, Inês Sá Frias.

FANT25i buruzko informazio guztia: www.fantbilbao.eus