/ Berriak, FANT 25.

Martxoaren 21etik apirilaren 17ra hainbat jarduerak oroitzapena egingo diote Mary Shelley idazlearen zientzia fikziozko lanari.

 

Mary Shelleyri, garaiko figura urratzailea, feminista eta zientzi-fikzioan aitzindaria, gorazarre egiten dion jardueren programa bat antolatu dute BilbaoArtek eta FANT25-ek. Programa, BilbaoArteren, ekoizpen artistikorako zentroaren, instalazioetan garatuko da eta erakusketa bat, boxeo literarioko gau-ekitaldi bat, bi libururen aurkezpena eta sei filmen proiekzio ziklo bat bilduko ditu.

Kristalezko Patioak ‘La criatura de Mary Shelley’ erakusketa jasoko du eta mota guztietako 200 objektu baino gehiagok osatuko dute, Pedagogian lizentziatua eta hezitzaile soziala den Carolina Gonzalezen bildumatik hartuta. Inaugurazioa martxoaren 21ean izango da, 19:00etan, eta astelehenetik ostiralera ikusgai egongo da apirilaren 27ra arte.

Inaugurazioa laguntzeko, boxeo literarioko gau-ekitaldi bat izango da Iria Barro Vale gidoilaria eta Jesús Palacios editorearen artean. Frankensteinen sorrera eta publikazioaren bigarren mendeurrena dela eta, modernitatean oinarrizkoa eta emankorrenetakoa den eleberrietako batean, Mary Shelleyren aldetik benetakoa, esklusiboa edo partekatua den autoretzaren inguruko zalantza handiak berpizten dira. Mintzaldia 19:30ean hasiko da, ‘Percy vs. Mary o Shelley contra Shelley’ titulupean.

Testuinguru berberan, martxoaren 22an, 18:00etan, fantasia eta terrorezko eleberri biren aurkezpena egingo dute Iria Barro Valek eta Jesus Palaciosek: Satoriren “Eroguro” eta Valdemar-en “TerrorVisión”.

Era berean, Frankensteini eskainitako sei filmen zikloa, programatu da Shelleyk sortutako mito eta kultura ikonoaren inguruan. Josemi Beltranek aurkeztuko du zikloa, Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendaria, programa honekin kolaboradorea den entitatea. BilbaoArteko Art House Zineman izango dira proiekzioak, astearte eta ostegunetan, martxoaren 28tik apirilaren 16ra bitartean: ‘La novia de Frankenstein’ (martxoak 28, 19:30), ‘La maldición de Frankenstein’ (martxoak 2, 19:30), ‘El jovencito Frankenstein’ (martxoak 4, 19:00), ‘Remando al viento’ (martxoak 9, 19:00), ‘Frankenstein de Mary Shelley’ (martxoak 11, 19:00) y ‘The empire of corpses’ (martxoak 16, 19:00).

Halaber, apirilaren 1etik maiatzaren 15era ‘Mary Shelley: munstroaren heriotza’ eleberri grafikoa osatzen duten jatorrizko ilustrazioen erakusketa hartuko du La Bolsa Udaltegiak, Raquel Lagartos komiki marrazkilaria eta ilustratzailearena. Komikiak Mary Shelleyren psikologia konplexua heltzen du, zorigaitzezko bizitza batek markatua. Jarduera guztiek doako sarrera izango dute aretoen edukiera bete arte.