Prefant25 Postal 70binladens

/ Berriak, FANT 25.

Bilbon errodatu den eta protagonista nagusi Emma Suárez, Nathalie Poza eta Hugo Silva dituen Serraren thriller berria Golem – Alhondiga zine aretoetan eskainiko da, ostegunean, 20:00etan. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena jaso beharko da txarteldegian egun berean, 16:00etatik aurrera –gehienez ere 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko, leku guztiak bete arte–.

 

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, maiatzaren 2tik 11ra ospatuko du bere 25. edizioa, eta ezustekoen eta ekitaldi berezien bitartez egingo du. Horien artean, aurreko hilabete hauetan, generoko lan berrien aurre-estreinaldiak eskainiko ditu. Martxoko hitzordua OSTEGUNEAN izango da, hurrengo egunean Estatu osoko zine aretoetara helduko den Koldo Serra getxotarraren “70 binladens” (2018) thriller berriaren emanaldiarekin.

Saioa 20:00etan hasiko da Golem – Alhondiga zine aretoetan. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena jaso beharko da txarteldegian egun berean, 16:00etatik aurrera –gehienez ere 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko, leku guztiak bete arte–. Koldo Serra eta antzezle taldeko hainbat kide Bilbon eongo dira ostegunean, filma jendearen aurrean aurkezteko.

EHU/UPVtik Arte Ederretan lizentziatuta dagoen Koldo Serrak, “Amor de madre” (Gorka Vázquezekin idatzi eta zuzendutakoa) eta “El Tren de la Bruja” (Nacho Vigalondorekin idatzitakoa) lanak zuzendu ditu, munduko leku askotako jaialdietan saritutakoak. Bigarren lanarekin Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren Urrezko Méliès Saria lortu zuen Amsterdam Fantastic Film Festival jaialdian. Joan den udaberrian Bilbon errodatu zen “70 binladens” bere hirugarren film luzea da, “Bosque de sombras” (2006) eta “Gernika” (2016) lanen ostean.

Asier Guerricaechevarríaren, Javier Echánizen eta Juan Gil Bengoaren gidoiarekin, bere ohiko argazki zuzendaria den Unax Mendiarekin (Grand Piano, No habrá paz para los malvados) eta Fernando Velázquezek (Lo imposible) konposatutako soinu bandarekin, Koldo Serrak antzezle talde sendoa osatu du bere inguruan, Emma Suárezek, Nathalie Pozak eta Hugo Silvak osatutako hirukote nagusia, batez ere. Eurekin batera Bárbara Goenaga (Agnosia, Los Cronocrímenes), Susana Abaitua (Viaje al cuarto de una madre), Daniel Pérez Prada (La mano invisible) eta Fernando Albizu (Rumbos) ikusiko ditugu, beste batzuen artean.

Raquel (Emma Suárez) egoera pertsonal zailean dagoen eta premiaz, 24 ordutan, 35.000 euro, 70 binladen izenez ezagutzen direnak, lortu behar dituen emakumea da. Bere azken itxaropena bankuko mailegua da. Transakzioa ixtera doanean bi lapur (Nathalie Poza eta Hugo Silva) bankuan sartuko dira, eta horrek are eta gehiago zailduko du bere egoera. Baina Raquelek badaki bere aukera bakarra bertatik diruarekin irtetea dela, modu batean edo bestean.

Ekimen horren bitartez, FANT aitzakia bila ari da, maiatza aurretik bere ikus-entzuleekin elkartzeko, eta hilean behin, estatuko aurre-estreinaldi bat eskainiko du Golem – Alhondiga zine aretoetan. Apirileko estreinaldia, 3an izango da, Michael Caton – Jonesen “Asher” (EEBB, 2018) filma, hain zuzen ere. Aurreko filmak bezala, 20:00etan hasiko da, doako sarrerarekin, egun berean txarteldegian jaso beharko den gonbidapenarekin, leku guztiak bete arte.

FITXA “70 BINLADENS”:
Jatorrizko izenburua: “70 binladens” (2018)
Zuzendaria: Koldo Serra
Gidoia: Javier Félix Echániz, Asier Guerricaechevarría, Juan Antonio Gil Bengoa
Antzezleak: Emma Suárez, Nathalie Poza, Hugo Silva, Barbara Goenaga, Daniel Pérez Prada, Kandido Uranga.
Ekoizpena: Sayaka Producciones (Nahikari Ipiña, Borja Cobeaga, Borja Crespo, Nacho Vigalondo eta Koldo Serra), Pokeepsie Films (Alex de la Iglesia eta Carolina Bang) eta LA PANDA. ICAA, RTVE, ETB eta Movistar +-en partaidetzarekin.

Trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=W1kbuOXghd4
PRESS KIT: www.filmax.com/prensa/70-binladens.89